Suhiltzaileak Errabalen balizko gas ihesa ikuskatzen

Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 16:11

Suhiltzaileak, Ertzainak eta udaltzaina Errabalen.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza Errabal kalean dira, inguruko etxebizitza batean gas usaina zegoela- eta, Udaltzaingoaren abisua jaso ostean.

Suhiltzaileak eta Ertzainak Errabal gainaldeko (Gazteluko) etxeak ikuskatzera igo dira, etxebizitzeta horietako batean gas usaina atzeman eta gero. Lehen neurketetan explosimetroak ez du detektatu gas pilaketarik. 

Badaezpada, inguruko etxebizitzak eta etxearen atzeko aldea ere ikuskatzen dihardute, baina oraingoz ez dute etxebizitza horretan sumatu duten usaiaz aparteko ezer topatu. Bitartean, bizilagunek etxeetan jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.