Reiki zerbitzua herrian

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko urr. 29a, 10:37

Maria Etxabe soraluzetarrak Reiki tratamenduak eskaintzen ditu min fisiko eta emozionalak gainditzen laguntzeko.  

“Fisikoki eta emozionalki ondo egoteko bidea”, horixe da Maria Etxabek Reikiaren bitartez bere pazienteei eskaintzen diena. Askotariko min eta gaitzak tratatzen ditu: estresa, gorputzeko minak, lo egiteko arazoak… Aldiz, ez ditu tratatzen bihotzeko arazoak, epilepsiak eta hezurretako hausturak. 

Energia bideratzeko teknika

Reikia Japonian sortu zen teknika da eta gorputzeko energia (zazpi txakrak) behar bezala bideratzea du helburu. Batez ere, eskuak erabiltzen dira tratamendua bideratzeko eta harriak ere bai. Mariak biak erabiltzen ditu. Bere esanetan, “Reikia medikuntza konbentzionala heltzen ez den lekuetara heltzen da, baina ez da bere ordezkoa, osagarria baizik”. 

Hobekuntzak igartzen dira

Lau urte inguru dira Maria Etxabe Reiki tratamenduak eskaintzen hasi zela. Estazioko bere etxean du kontsulta eta gustura dago egin duen bidearekin. “Adin askotako pertsonak etortzen zaizkit, hamalau urtetik hasi eta adineko pertsonak arte. Normalean, probatzen duenak jarraitu egiten du, hobekuntzak igartzen dituelako”. 

Hitzordua hartzeko

Mariaren kontsultan hitzordua hartu nahi izanez gero, deitu edo idatzi 699 69 97 95 telefonora.