Soraluzeko ordezkaritza bularreko minbiziaren aurkako martxan

Ubane Madera 2019ko urr. 29a, 10:30

Domekan, Katxalin martxa egin zuten Donostian, minbiziaren aurka borrokatzeko antolatutako proba solidarioa. Eta marea arrosa horretan Soraluzeko ordezkaritza ere izan zen. “Oso ondo, primeran!” ibili zirela kontatu dute eta “jende mordoa” egon zela, gainera.

Kolore arrosaz jantzi zen Donostia domekan, Katxalin elkarteak antolatutako martxaren bueltan. Alderdi Ederretik abiatu zen ekimena, eta lau kilometroko ibilbidea egin ondoren, atzera ere Alderdi Ederren borobildu zuten goiza, kirola eginez. “Helburua marea arrosa handia sortzea da, bular minbiziaren aurkako borroka erakusteko”, azpimarratu zuten Katxalin elkartetik, eta bete zuten egitasmoa. 

Bada, marea arrosa horren partaide izan ziren ere Soraluzetik bertaratutako emakume taldea ere. Baten batek aurreko edizioetan parte hartu zuen, eta gainerakoak gogotsu zeudenez, animatu eta elkarrekin ibili ziren domekan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.