Atzeratu egin dute 80 urtetik gorakoen omenaldia

Ubane Madera 2019ko urr. 29a, 09:18
Bikote bat pozik, iazko topaketan.

Azaroaren lehen zapatuan egin ohi duten 80 urtetik gorakoei omenaldia atzeratu eta azaroaren 16an egingo dute aurten. Oraingo asteburuan jai-eguna dagoela kontuan hartuta eta hurrengoan Gaztañerre dela jakinda erabaki dute azaroaren 16an ospatzea omenaldi hori.

Ohi baino beranduago, baina badator 80 urtetik gorako herritarrei zuzendutako bazkaria eta omenaldia. 

Azaroaren 16an, zapatua, egingo dute, eta dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko epea. Martitzenetan edo eguenetan egin daiteke hori, Itxaropena elkarteko bulegoan, 11:00etatik 12:00ak bitartean. Eta komeni da bizkor ibiltzea; 110 lagunendako lekua egoten da bazkari horretan, eta normalean leku guztiak bete egiten dira.