Pentsioen alde zarataka

Ubane Madera 2019ko urr. 28a, 17:35

Urriko azkeneko astelehena izanda, pentsioen aldeko manifestazioa egin dute eguerdian. Ohikoa baino ibilbide motzagoa egin dute gaur; eta jakinarazi dute aurrerantzean ere horrela izango dela. 60 bat lagunek babestu du protesta ekimena.

Plaza Berritik abiatuta, Plaza Zaharrera joan, handik Santa Ana kalera egin eta Plaza Berrira buelta. Horixe izango da aurrerantzean hileko azkeneko astelehenetan pentsioen alde egiten duten manifestazioak egingo duen ibilbidea, gaur estreinatu dutena.

Horrela egitea erabaki dute, ikusita pentsioen aldeko manifestazioan parte hartzen dutenetako hainbatek zailtasunak izaten zituztela ohiko ibilbidea egiteko.

Kontuak kontu, gaur ere kalean izan dira “pentsio publiko duinak” aldarrikatzen; 60 bat lagunek egin du bat protestarekin, eta batzuek txilibituak eraman dituzte, protesta zaratatsua egiteko.