EAJren kontrako pintadak Gabolatsen eta grafitia San Roken

Ubane Madera 2019ko urr. 28a, 09:37

Asteburuan, alkatearen eta EAJren kontrako pintadak azaldu ziren Gabolatseko paretetako batean. Horrez aparte, Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, San Rokeren baselizako pareta ere “ilustratu” dute, kasu honetan, grafitiak eginez. “Benetan lotsagarria da, ez dute ezer ere errespetatzen!”, gaitzetsi ditu gertakariok Iker Aldazabal alkateak.

Zapatu gauean bi pintada azaldu ziren Gabolatseko paretan, 19. etxebizitzaren beheko aldean. Iker lotu txakurrak dio batek eta PNV kanpora, berriz, besteak. Gaur goizean ezabatuko dituzte.

Bestalde, San Rokeren baselizaren pareta ere margotuta azaldu da. Kasu honetan, grafiti batekin. Temor ipintzen du, eta dolarraren ikurra ere badakar bere baitan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.