Zurrumurruen aurkako formazio saioak

Soraluzeko Udala 2019ko urr. 25a, 15:24
Zas!  Zurrumurruen Aurkako Sarea.

Soraluzeko Udalak, Foru Aldundiaren finantzazioarekin eta "ZAS! Antirrumores" elkartearekin batera, zurrumurruen aurkako bi formazio saio antolatu ditu, urriaren 29rako eta azaroaren 5erako. Interesa duen edozein herritarrek zein elkartek eman dezake izena.

Soraluzeko Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, eta Zas!  Zurrumurruen Aurkako Sarearen laguntzarekin, zurrumurruen aurkako bi formazio saio antolatu ditu.

Helburuak

Ondorengo hauek dira saioon helburuak:

  • Xenofobiari eta diskriminazioari aurre egiteko sentsibilizazio-estrategia bat garatu, elkarbizitza hobetu eta kultur aniztasunaren aukerak baliatu.
  • Kulturartekotasunaren eta arrazakeriaren aurkako jarreraren balio eta printzipioak sustatu.
  • Pentsamendu kritikoa bultzatu eta estereotipoen, aurriritzien eta zurrumurru faltsuen inguruko sentsibilizazioa landu, hauek gutxitzeko helburuarekin; eta aniztasun etniko, kultural eta/edo erlijiosoaren, inmigrazioaren eta babesaren gaineko narratiba negatiboei aurre egin.
  • Iritzi-egoera berria sortzen lagundu, korronte xenofoboei aurre egingo dien diskurtso alternatiboa eraikitzeko tresnak emanez.

Aipatutako bi saioak urriaren 29an eta azaroaren 5ean (asteartea) egingo dira, 10:00etatik 12:00etara, Udaleko Saio Aretoan.

  • Urriak 29: Kulturak eta nortasunak: aurriritziak, estereotipoak eta zurrumurruak (Agustín Unzurrunzaga. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartearen sortzailea. Euskaraz izango da.
  • Azaroak 5: Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatibo eta emozionalak (Raquel Romero. D-CAS. Xarxa Antirrumors elkarteko kidea). Gazteleraz izango da.

Izenematea

Interesdunek urriaren 23tik 28ra (biak barne) eman dezakete izena, Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo 943 75 00 56 eta 943 75 00 54 telefono-zenbakietan, eta baita gizarte@soraluze.eus edo gizartezer@soraluze.eus helbideetara mezua bidalita ere.