Astelehen iluntzean zirkulazioa betikora bueltatuko da

Ubane Madera 2019ko urr. 25a, 10:08
Errabal kalea itxita, gaur goizean, barikua.

Kiroldegiko obrako zamalan gehienak bukatu dituztenez, astelehenean, 18:00etan, zirkulazioa berriro ere Errabal kaletik bideratuko dute.

Artzamendi enpresakoek datorren astean solairu berriaren egitura metalikoa ipintzen amaituko dutela aurreikusten dute, eta horren ondoren, alboko paretak ixteko xaflak iritsi ahala joango dira haiek ipintzen, 

Gauzak horrela, datorren astelehenetik aurrera ibilgailuen zirkulazioa ohiko bideetatik bideratuko dute. Bestela esanda, astelehenean, 18:00etatik aurrera Errabal kalea zabalduko dute. Ondorioz, goiko parteko (Estaziño aldeko) errepideak berriro ere noranzko bakarra izango du eta bertako semaforoak erretiratuko dituzte.

Etete puntualak

Besteak beste, autobusak ohiko geltokietan geratuko dira: Zubi Nagusian eta EstaziÒoan. Zubi Nagusiko markesina berria gertu dago estreinatzeko. 

Hori bai, Iker Aldazabal alkateak ohartarazi duenez, litekeena da etorkizunean ,puntualki, Errabaletik doan errepidea itxi behar izatea, obrarako 
zamalan gehiago egiteko. Etete motzak izango direla 
jakinarazi du.