Autobusa antolatu dute Altsasuko gazteen mobilizaziora joateko

Erredakzioa 2019ko urr. 24a, 08:51

Herritik autobusa antolatu dute zapatu arratsaldean 'Hau ez justizia' lemapean Iruñean egingo den elkarretaratzera joateko. Autobusa 15:00etan aterako da Estaziñotik. 

Altsasuko gazteen gurasoek eta Altsasukoak aske plataformak deituta, zapatu arratsaldean, 17:00etan, elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. Epaia "astakeria eta zentzugabekeria" dela salatu dute eta Auzitegi Konstituzionalera eta Estrasburgora joko dutela ziurtatu dute.
 
Herritik autobusa antolatu dute bertara joateko eta zapatuan, 15:00etan, aterako da Estaziñotik. Izena Arrano tabernan eman daiteke.