Gure Eskuk dei egin du barikuan Karakate argitxoz betetzera

Egoitz Unamuno 2019ko urr. 22a, 10:10
Karakate. Argazkia: Debegesa.

Soraluze, Elgoibar eta Eibarko taldeek deialdi bateratua egin dute barikuan Karakate argitxoz bete eta Kataluniari elkartasuna adierazteko. Aukeratu duten leloa: 'Argi dugu bidea, erabakitzeko eskubidea'.

Joan zen astean beste mendi batzuetan egin zuten bezela (Aiako Harriak, Aloña...), barikuan Karakateko mendigaina argitxoz betetzeko ekimena antolatu du Gure Eskuk, Kataluniari babesa adierazteko. Proposamena Elgoibarko herritar talde batek egin du eta ekimenarekin bat egin dute Soraluze eta Eibarko Gure Esku taldeek. 
 
Soraluzeko Gure Eskuk bi hitzordu jarri ditu mendi gainera abiatzeko: lehenengoa, oinez joan nahi dutenendako, arratsaldeko 17:30ean plazatik; eta bigarrena, autoz dozenendako, arratsaldeko 18:30ean, Erregetxetik.   
 
Horrekin batera, parte hartzaileei "motxilan" ondorengo materialak eroatea gomendatu diete: merienda, ura, txiskeroa,  argazki kamara, berokia, frontala edo linternak, kantinplora...
 
Deitzaileek adierazi dute beharrezkoa dela izena ematea eta horretarako eskatu dute 647727943 zenbakira Whatsapp mezua bidaltzeko (Maite, Soraluzeko Gure Esku).