Landa garapenerako egitasmoak bertatik bertara ezagutzen, Palentzian

Ubane Madera 2019ko urr. 22a, 11:03
Bisitari taldea bisonte europarra ikusten. Argazkiak: Iker Aldazabal.

Iker Aldazabal alkatea eta Ingurumeneko eta Landa Garapeneko batzordeburu Ramon Gallastegi Palentzia aldean dabiltza atzo ezkero. Gipuzkoako lehen sektoreko beste hainbat ordezkarirekin batera bertaratu dira hiru egunetako jardunaldian parte hartzera.

Debemenen eskutik joan dira Soraluzeko Udaleko ordezkariak Palentzia aldera. Helburua da hango esperientzien berri izan, eta ideia berriak hartuta bueltatzea. Horrez aparte, Gipuzkoako lehen sektoreko ordezkarien arteko harremanak landu eta elkarlanerako bideak lantzea ere badute helburu.

Bisonteak, despopulazioa…

Hiru egunetako egitaraua oinarri, Aguilar de Campo inguruan dabiltza Aldabazal eta Gallastegi. Adibide modura, bisonte europearraren erreserba bisitatu zuten atzo. Eta gaur Brañosera herria bisitatuko dute, bertan izandako despopulazioa dela-eta, bizilagunak mantentzeko garatu dituzten ekimenak bertatik bertara ezagutzeko; horrekin batera, arratsaldean oreinen lurraldetxo bat bisitatuko dute. 

Soraluzeko Udaleko ordezkaritzarekin batera, Palentzian dira egunotan hainbat baserritar eta nekazaritza turismoarekijn lotutako negozioren bat dutenak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, zein Landa Garapeneko hainbat teknikari.