Txurrukenen ere berria

Ubane Madera 2019ko urr. 22a, 09:31
Txurrukeneko markesina berriaren egitura muntatuta.

Atzo, astelehena, desmuntatu zuten Txurrukeneko markesina, eta berria ipintzeko egitura ipinita laga zuten. Hain justu, egunotan ailegatuko da haren estalkia. Markesina zaharra apurtu egin zuten, eta horregatik dihardute orain berau aldatzen.

Irailean apurtu zuten Txurrukeneko markesina. Hasieran alboetatik apurtu zuten, baina asteak aurrera egin ahala geroago eta apurketa handiagoak eragin zituzten. Hori horrela, berria eskatu zuten Soraluzeko Udaletik eta atzo hasi ziren hura ipintzeko lanak egiten. Datozen egunotan bukatuko dituzte.