Merezitako eskerrona jaso zuten

Ubane Madera 2019ko urr. 21a, 09:21

Zapatuan omenaldian egon ziren soraluzetarrak. Argazkia: Bixente Olaizola.

“Egun ederra pasatu dugu odol-emaileok!”. Tinko adierazi du Bixente Olaizolak, zapatuan aitortza jaso zuen odol-emaileetako batek Eibarren egin zieten omenaldi-ekitaldian bizitakoa. Bederatzi plazentziatarrek jaso zuten Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearen aitortza.

Gipuzkoako Odol Emaileen eskerrona jaso duten soraluzetarrak ageri dira argazkian, ezkerretik eskumara, Itziar Oregi delegatuarekin: Francisco Ayora, Josefina Tesouro, Jose Ignacio Perez, Nikolas Mendia, Juan Arsenio Izagirre, Bixente Olaizola eta Maria Cruz Arizaga. Eta omenaldira bertaratu ez ziren arren, gogoan izan zituzten Javier Goenaga eta Aitor Madrid ere. 

Omenaldi-ekitaldia zapatuan egin zuten Eibarko Restaurante Untzaga Plazan. Ohikoa den moduan, omenduei diploma bana eman zieten.

Hurrengo odol ateratzea azaroan

Soraluzen bi hiletik behin egiten dituzte odol ateratzeak, hileko azken barikuetan. Irailean egin zuten azkena, beraz, azaroaren 29an da hurrengo hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.