Bizikleta martxan parte hartzeko deia soraluzetarrei

Egoitz Unamuno 2019ko urr. 20a, 12:40

Sarek Debabarrena eta Debagoiena batuko dituen bizikleta martxa antolatu du urriaren 27rako. Helburua: euskal preso adinduek bizi duten egoera salatzea. Izan ere, gaur egun, 70 urte baino gehiago dituzten Deba bailarako bi pertsona daude preso: Joseba Arregi oñatiarra 73 urtekoa eta  Sebas Etxaniz elgoibartarra 76 urtekoa. 

Sareko ordezkariek azaldu dutenez, urriaren 27ko martxa goizeko 10:00etan aterako da Elgoibartik eta 13:00etarako helduko da Oñatira, eta han ekitaldi bat egingo dute zeinetan Joseba Azkarraga Sareko ordezkariak berba egingo duen. 

Soraluzetik 9:00etan

Soraluzeko Sarek jakinarazi duenez, martxan parte hartuko duten soraluzetarrak goizeko 9:00etan batuko dira Zubi nagusian Elgoibarrerantz joateko, martxari gainerako guztiekin batera ekiteko. Bestela, martxa Soraluzetik pasatzen denean (10:30 inguruan) batzeko aukera ere izango du hala nahiago duenak.

Ildo horretan, Soraluzeko Sarek dei egiten die soraluzetar guztiei "goiz horretan bizikleta hartu eta martxara bil daitezen, preso adinduen eskubideen alde". Dagoeneko izena eman daiteke Bolian edo Arranoan. 

 

Erlazionatuak