Enpresa txikiei eta ertainei zuzendutako doako zerbitzua aurkeztuko dute bihar Debegesan

Erredakzioa 2019ko urr. 17a, 16:02
Tailer bat barrutik. Artxiboa

Debabarreneko eta Debagoieneko ETE-i (enpresa txikiei eta ertainei) Hazinnova zerbitxua aurkeztuko diete bihar, barikua, Debegesan. Doako aholkulaeritza zerbitzua da Hazinnova. 09:00etan hasiko da jardunaldia, baina aldez aurretik izena ematea komeni da.

SPRI Taldeak eta Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak jarri dute martxan Hazinnova izeneko zerbitzua.

Haren helburua da ETEei «lana antolatzeko modu berriztatzaileak eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko molde berriak baliatzeko aukera ematea».

Produktibitatea handitzeko

Emandako azalpenen arabera, Hazinnova zerbitzua berrikuntzara gerturatzeko estreinako saiakera egiteko prest dauden 6 eta 99 langile bitarteko enpresei eta bereziki enpresa txikienei zuzentzen zaie; horren bidez aholkularitza zerbitzua jartzen zaie eskura, enpresa bakoitzaren egoera banan-banan aztertu, lana antolatzeko edo produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak ezartzeko estrategia-ildoak finkatu eta horretarako beharrezkoa den izapide administratibo oro burutuko da, dohainik. Euren lan egiteko moldeak eraldatu eta produktibitatea handitzen lagunduko die Hazinnovak enpresei, zerbitzuaren bultzatzaileen esanetan.

Biharko aurkezpenean honakoak izango dira: SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocariz, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendari Alaitz Landaluze, Debegesako zuzendari orokor Juan Ángel Balbás eta Manufacturas Resort enpresako gerente Miguel Ángel Arenas