Gure Eskuk autobusa antolatu du Donostiako manifestaziora joateko

Egoitz Unamuno 2019ko urr. 16a, 13:10

Soraluzeko Gure Eskuk autobusa antolatu du zapatuan 'Erreferenduma ez da delitua' lemapean Donostian egingo den manifestaziora joateko. Autobusa 16:00etan aterako da Estaziñotik. 

Autobuserako izena Batzokian, Arranoan, Bolian eta Iratxo goxodendan eman daiteke.

Bestalde, Gure Eskuk jakinarazi du "larrialdi demokratikoaz ohartarazteko" txilibitu horiak erabiliko dituztela eta txilibituak ibilbide osoan zehar eskuratu ahal izango direla.

Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.