“Txikixa zerian euan, Inglaterran, bial- duta, eta bestia Frantzian, baina ez genkixan nun eta gure ama geldittu zan Santanderren prisionera (anai zaharrenaren zain eta gainontzeko soraluzetarrekin, Letetarrekin eta) eta aitta eta ni alkarrekin. En un barco, Thorpe Bay. En las cuerdas del barco, esas cuerdas grandes, aquello era mi cama.”
Barkuaren beheko partean, zaurituak zihoazen. Bidaiarien artean denetarikoak zeuden. “A mí me dijeron UGTko zera hartzeko, kartia, zegaittikan eze horrekin libre egongo nintzala Frantzian lana egitteko”.
Bordelen
Frantziara heldutakoan, errefuxiatu gehiago ez zituztela onartukoeta Espainiara itzuli behar zutela esan zieten. Gizonak eta andreak banatu zituztenean, ia galdu zen Helene baina aitak eta biek Bordelen geratzea lortu zuten.
“Enseñar el billete a no sé cuántos hoteles, pensiones y nadie nos quiso dar. Otra vez a la sala de espera a dormir.” Mayotar senar-emazteekin batera Baionara joan ziren eta haiekin geratu zen Helene. “Aittak esan ostan, “zu geldittu hemen eta ni juango naiz Don Poligana”. Baina amorratuta itzuli zen aita, ezer lortu gabe.
Hendaian zeudela Hondarribiko kanpaiak entzun zituzten, Santander erori zela aditzera ematen zutenak. “Ene, nere ama nun ete dago, nere anaiak nun ete dare... hasi nintzan negarrez, negar eta negar, negar eta negar.”
Gurasoei dena lapurtu
Hendaiako Hotel Midin lanean hasi zen orduan Helene. Aitaren anai bat, Pako, Hendaian zebilen lanean eta aita harekin hasi zen. Gerra bukatuta, ama bila etorri zitzaienean, aita-amak bakarrik joan ziren Plazentziara eta Helene han gelditu zen, hotelean, Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte.
Gurasoek, ostera, etxeratutakoan ez zuten ezer aurkitu, dena lapurtu zietelako eta Zarautzera joan ziren. Han elkartu ziren gero senide denak. Benito kartzelan hiru urte emanda itzuli zen eta gainontzekoak atzerritik onik etorri ziren.
Artikulu honetan jaso dugun informazioaren iturria 2015ean Soraluze 1936 lan taldeak argitaratu zuen Isiltasuna hausten liburua da.