Odol-emaileei eskerrona helaraziko diete zapatuan

Ubane Madera 2019ko urr. 16a, 11:12
Iaz diploma jaso zuten soraluzetarrak.

Zapatuan Eibarren aitortza egingo diete Soraluzeko 9 odol emaileri. Hiruk 25 bider eman dute odola, beste hiruk 50 bider, batek 40 bider, beste batek 60 aldiz eta 75 bider eman duenik ere bada.Ekitaldia Eibarko Restaurante Untzaga Plazan izango da eta intsigniak eta diplomak emango dizkiete, eskuzabaltasuna eskertzeko.

Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearen eskutik intsignia eta diplomak banatuko dizkiete zapatuan Debabarreneko eta Debagoieneko hainbat odol-emaileri.

Hain justu, honako udalerrietako odol-emaileak gonbidatu dituzte Eibarren egingo duten ekitaldira: Soraluze, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku, Elgeta, Bergara, Antzuola eta Oñati. 13:15ean egingo diete harrera odol-emaileei eta dominak banatu ondoren, elkarrekin bazkalduko dute guztiek Untzaga Plaza jatetxean, 14:30ean.

Soraluzeko omenduak

Soraluzetarrei dagokienez, honako hauek jasoko dute aurten aitortza:

  • 25 bider odola ematearren: 
    Juan Arsenio Izagirre Maiztegi
    Nikolas Mendia Arrazola
    Jose Inazio Perez San Jose
  • 40 aldiz ematearren:
    Josefina Tesouro Gonzalez
  • 50 aldiz ematearren:
    Francisca Ayora Exposito
    Javier Goenaga Balenciaga
    Aitor Madrid Zabaleta
  • 60 aldiz ematearren: 
    Mari Cruz Arizaga Oregi
  • 75 bider ematearren:
    Bixente Olaizola Alberdi

100 emaile inguru

Soraluzeko Odol Emaileen elkartetik helarazitako datuen arabera, udalerrian 100 bat odol-emaile daude eta urtean 220-225 odol-poltsa betetzen dituzte Soraluzen.