Barikuan bukatuko dute markesina ipintzen

Ubane Madera 2019ko urr. 16a, 09:48

Markesina erdia ipinita.

Atzo, martitzena, Zubi Nagusiko markesinaren erdia ekarri eta ipinita laga zuten; gainerako lanak barikuan bukatuko dituzte. Izan ere, argi-puntua ere ipiniko dute bertan, eta lan horiek barikuan egingo dituzte.

Guztira bost metro izango ditu Zubi Nagusiko markesina berriak, eta 2,5 metroko pusketa ekarri eta ipinita laga zuten atzo, martitzena. 

Gainerako lanak barikuan bukatuko dituzte; hain justu, kiroldegiko lanak egiten dabilen Artzamendi enpresakoek helaraziko dute argindarra bertako argi-punturako; eta markesinaren barruan ipini beharreko jarlekua ere orduantxe ipiniko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.