Zuhaitza jausita

Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 20:10

Zuhaitza jausita. Argazkia: Udala.

Jarleku bitartera jausita aurkitu dute goizean Txurrukeneko beheko parkeko zuhaitzetako bat. Gainera, erro-errotik apurtuta jausi da. Bertatik erretiratuko dute udal langileek datozen egunotan.

Oraingoz, ez dakite zergatik jausi den Txurrukeneko beheko parkeko zuhaitzetako bat. Catalpa espeziekoa da, eta itxuraz, ez dago ustelduta. Atzo oker ikusi zuten eta gaur goizean dagoeneko errotik aterata zegoen eta parke aldera jausita.

Udalak zuhaitza hesiz inguratuta laga du. Izan ere, txikitu eta bertatik erretiratu egingo dute datozen egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.