Oraingoz, ez dakite zergatik jausi den Txurrukeneko beheko parkeko zuhaitzetako bat. Catalpa espeziekoa da, eta itxuraz, ez dago ustelduta. Atzo oker ikusi zuten eta gaur goizean dagoeneko errotik aterata zegoen eta parke aldera jausita.
Udalak zuhaitza hesiz inguratuta laga du. Izan ere, txikitu eta bertatik erretiratu egingo dute datozen egunetan.