Irteera eta haragi gisatu lehiaketa

Ubane Madera 2019ko urr. 13a, 10:30

Itxaropena elkarteko erretiratuek aste honetan egin dute aurtengo azken irteera Itxaropena elkarteko erretiratuek. Besteak beste, Donostia, Ordizia eta Zarautz bisitatu dituzte. Hurrengo hitzordua urriaren 22an dute: haragi gisatu lehiaketa eta bazkaria egingo dituzte. Dagoeneko bazkaritarako leku guztiak beteta daude. Argazkiak: Teogenes Ruiz.

Eguaztenean, 60-70 bat lagun joan ziren Donostia-Usurbil-Zarautz ingurura egun pasa. Hasteko, Ordiziako azoka ikusi zuten, eta gero Donostian pasa zuten bazkalordura arteko denbora. Ondoren Usurbilgo sagardotegi batean bazkaldu zuten eta eguna borobiltzeko, arratsalde-pasa egin zuten Zarautzen.

Sukaldaritza lehiaketa

Hurrengo hitzordua urriaren 22an dute. Egun horretan, haragi gisatu lehiaketa egingo dute. Ohi dutenez, zortzi bikote inguruk prestatuko dute haragi gisatua Itxaropenako terrazan eta epaimahaiak erabakiko du zein den gozoena. Gero  lehiaketako haragi gisatua bazkalduko dute 104 lagunek.

Jakinarazi dutenez, dagoeneko leku guztiak beteta daude, lehiaketarako zein ondorengo bazkarirako.