36ko gerra Soraluzen

Erbestekoak II

Erredakzioa 2019ko urr. 13a, 07:05

Margarita Azkarate Ganuza eta Esperanza Alberdi Azkarate ama-alabak. Ondoan, Andres eta Antonio Moro amarekin, Adela Egurenekin.

Zazpi urterekin etxetik alde egin behar eta familia banandu egin zioten, Bilbon. Belgikan, Frantzian zein Bartzelonan ibili zen Esperanza Alberdi bera eta haren familia,  Isiltasuna Hausten liburuan jasota dagoen moduan.

Esperanza Alberdi ere atzerrian ibili zen, gerrak hartara berharturik. Umea zen orduan, zazpi urte zituen gerra hasi zenean. “Recuerdo como si fuera ayer. Fuimos en el tren de las cuatro y media a Bil- bao. Escapamos todos, eramos catorce. El tren hasta la bandera.”

Familia bananduta

Bilbon pasatu zuten lehen gaua, goseak eta hotzak. Atxuriko eskoletan sartu zituzten guztiak zuzenean. Han banandu zen familia: aita eta bi anaia zaharrenak Asturias alderantz abiatu ziren eta Esperanza amarekin eta anai gazteenarekin geratu zen Bilbon. Anairik gazteena Belgikara bidali zuten.

“El padre fue con los chicos, con los dos mayores para adelante para escapar en barco pero allí les cogieron. Ángel tenía mala edad y aquel al batallón de trabajadores y al padre a la cárcel a Cádiz, a Puerto Santa María”.

Beste anaia, berriz, Jose Mari, adinagatik etxera bueltan bidali zuten eta ama eta Esperanzarekin Rivadesellan batzeko asmotan joan bazen ere, ez zituen han aurkitu. Izan ere, Esperanza eta ama Habana barkuan joanak ziren ordurako. “Era un barco que cogía dos- cientas personas. Íbamos dos mil”. 

Frantziara heldu zirenean, ilaran jarri eta bakunatu egin zituzten. Orrazi estu batekin ilea garbi zuten begiratzen zieten. Zikina bazegoen, garbitzera eramaten zituzten. Frantzian geratu ala jarraitzea erabaki behar zuten: Esperanzaren tia Maxima eta aittitta-amamak Frantzian geratu ziren (Parisen egon ziren laupabost hilabetez) eta Esperanza amarekin eta beste senide batzuekin trenean sartu eta Bartzelonara abiatu zen. 

Bartzelonan zeudela, amak bost pezeta jasotzen zituen egunean, Angel anaia langileen batailoian ze- goelako. Hortaz, ez zuen lanik egin beharrik izan. Herritarrek mahatsa, eztia eta horrelakoak ematen zizkieten eta ortuetatik behar zutena hartzeko bai- mena eman zieten. Horrela lortzen zuten jatekoa. “Teníamos una casa cural, que le afusilaron al cura en Barcelona. Allí estábamos todos, la tía Eloísa, Adelaida y Oroz y todos.”

Bartzelona ere erori zen

Hemezortzi hilabete eman zituzten han eta etxekoen berri ere izan zuten. Aitaren gutun bat jaso zuten han zeudela. Jesús Amberesen zegoen eta bazekiten zein etxetan zegoen, argazkia ere bidali baitzien handik. 

Gizon batek dirua utzi eta Bartzelona erortzear zegoela, etxerako bidea hartu zuten. “Cuando lle- gamos a Zaragoza, nunca he visto tanta gente ni tanta boina roja. ¡Ha caído Barcelona, ha caído Barcelona!”.

Zaragozan elkartu

Osaba Feliperekin topo egin zuten bertan, Don Benigno Osintxuko apaiza lagun zuela Bartzelonara baitzijoan familiaren bila. “Esto es milagro de verdad. Resulta que el tío Felipe se encontró con eibarreses que también como él iban a Barcelona a buscar a la familia. El tío Felipe iba a ir a la cama pero los eibarreses que le dijeron: “Benga, Plaentxi, behin Zaragozara etorri eta guaziak kafe bat hartzera”. Íbamos en una calle, una acera ancha, mucha gente, eso sí. Y le digo a la Esther: “¡El tío Felipe!” “Ama, ama! ¡Esperanza le ha visto al padre!” Oye, nos tropezamos en Zaragoza.”