36ko gerra Soraluzen

Erbestekoak

Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 07:10

Erbestera bidali zituzten ume gehiagoren kontakizuna konpartituko du gaurko honetan Isiltasuna Hausten liburuaren pasarteak.

Emilia Hernaltesek ere bazuen berea. Tropak etorri zirenean, Durangora joan zen etxekoe-kin eta bonbardaketa bizi izan zuen. Kanpaiak entzundakoan, hilerri aldera ihes egiten zuten. “Le llamaron el bombardeo silencioso, porque fue un bombardeo que no se oyó mucho pero donde hubo más víctimas. Yo vi niños pequeños, los pa- dres subiéndoles al cementerio en brazos, muer- tos”. Gero, Durangotik Bilbora joan ziren eta logela bat eman zieten. Aita sozialistekin ze- bilen postari lanetan, kanpainako postetxean, frentera gutunak eramateko lanetan. Bonbar- daketa handi baten ostean, Karrantzara alde egin zuten eta han ere bonbardatu egin zituz- ten. “Bombardeo tras bombardeo. Yo perdí 9 kilos y se me fue hasta la regla. Me quedé muy mal. De Santander fuimos a Rivadesella. Allí embarcamos a Francia”.

14 urtetik gorakoek ez

Emakumeek eta umeek joateko aukera zeukaten, baina hamalau urtetik gorako mutilek ez. Beraz, aita Santanderren geratu zen eta amak eta seme-alabek alde egin zuten. Urtebete inguru eman zuten Frantzian.

Aita etxeratu zenean, familiari dei egin eta Soraluzera itzuli ziren. Emiliak gogoan dauka negar batean bueltatu zela, lagun onak egin baitzituen Frantziako egonaldian. 

Lucia Etxabe


Orduan, Lucia Etxaberen aita ere Bilbon zebilen lanean intendentzian, zaintzak eta beste lan batzuk egiten, eta seme-alabak atzerrira bidaltzeko izena eman zuen. “Maria Angeles zan nere ahizta zaharrena, hamalau urte beteta eukan eta haura ezin zan juan eta gure txikixak, Manolok urtebete egitteko eukan eta haura be ezin zan. O sea, amakin geldittu ziran harek bi harek”.

Lucia eta bere bi anai Ingalaterrara bidali nahi zituen aitak bai-na kupoa beteta zegoenez, Belgikarako lehenengoak geratu ziren. Habana barkuan abiatu ziren eta Frantzian hilabete egin ostean, Belgikara heldu ziren, Amberesera. “Harek numerua euken eta umiak be geure numeruekin genden. O sea, ez zeuan apartatzerikan, zein ume halako numerue- tara. Eta oso familixa ona tokatu jakun guri.”

Lucia etxe batean eta kale bereko beste batean bi anaiak elkarrekin hartu zituzten. Etxeko emakumea medikua zen eta gizona abokatua. Arratsaldeetan eta jai egunetan elkarrekin egoten ziren Lucia eta bere anaiak. Urtebete eman zuten han, harik eta aita seme-alabak etxeratzeko izen ematera behartu zuten arte.