Altsasuko gazteen auzian "justizia" eskatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur arratsalderako

Egoitz Unamuno 2019ko urr. 11a, 12:30

Elkarretaratzea gaur arratsaldean egingo da, 19:30ean, Plaza Berrian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako zigorrak salatu eta "justizia" egin dadila eskatzeko.

Asteazken goizean eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Gorenak. 79 urtetik 51 urtera jaitsi zien espetxe zigorra Altsasuko zortzi gazteei. "Diskriminazio larrigarria" kendu, eta Aratz Urrizolari eta Iñaki Abadi lesio delitua ere kendu zien.

Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek epaia salatu dute:  "Gure samina, haserrea, inpotentzia eta amorrua adierazi nahi ditugu. Injustizia apaindu nahi bazuten, ez dute lortu; hau astakeria eta zentzugabekeria da".

Urriaren 26rako elkarretaratzera deitu dute Iruñean, Justizia Auzitegiaren parean. Horrekin batera, gurasoak prest azaldu dira auzia Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegira eramateko.

Erlazionatuak