Harategiko Whatsapp zerbitzua primeran

Ubane Madera 2019ko urr. 11a, 10:57

Mari Mar Deza harategian, gaur barikua, atzean Whatsapp zerbitzuaren iragarkia duela.

Bada hilabete Marimar harakina Whatsapp zerbitzua eskaintzen hasi zela, bezeroek enkarguak sare sozial hura baliatuta ere egin ahal izateko. Eta kontatu duenez, “primeran” dabil funtzionatzen. Dio askok erabiltzen dutela zerbitzu berria, batik bat, kanpoan lan egiten dutenek.

“Nik uste baino hobeto dabil funtzionatzen. Jende askok bidaltzen dizkit enkarguak Whatsappez bezperan, eta etorri ahal direnerako prest lagatzen ditut hurrengo egunerako. Batzuek enkarguak egiteaz aparte, han edo hemen lagatzeko ere eskatzen didate, eta hori ere egiten dut. Pozik gaude, bai”.

Halaxe kontatu du Mari Mar Deza harakinak orain dela hilabete abiarazitako zerbitzuari buruz. Gogoan izan 608 59 48 00 zenbakira idatzita egin daitezkeela enkarguak Whatsapp bidez.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.