Asteburuan erdigunea itxita izango da ibilgailuendako

Ubane Madera 2019ko urr. 10a, 10:30
Etxaburueta kalea.

Udalak jakinarazi du asteburuan erdigunea itxita egongo dela ibilgailuendako, baita Etxaburueta kalea ere. Izan ere, asteburuan, Errabal kalea (kiroldegi parean) zabaldu egingo dute eta ibilgaluak zirkulatu ahalko dute bertatik Baltegieta kalera. 

Joan den martitzenaz geroztik, herri barruko zirkulazioa herriaren erdigunetik bideratu da, kiroldegi ondoan errepidea itxita dagoelako. Obretako kamioiak okupatzen du errepide zati hori, materiala lanean diharduten solairura igotzeko.

Bakarrik asteburuan zabalduko da

Bada, eta Udalak erabaki du asteburuan errepide zati hori zabaldu eta aukera ematea ibilgailuei bertatik pasatzeko, izan ere, asteburuan ez da bertan kamioirik izango. Modu horretan, ohikoa den moduan, erdigunea itxi (Etxaburueta barne), eta oinezkoek lehentasuna izango dute. 

Hori bai, autobusen zerbitzuan ez da aldaketarik izango, eta egunotan moduan, Estaziñoan izango dituzte geraleku nagusiak.