Eskaintza berria Kooperatiban

Ubane Madera 2019ko urr. 10a, 10:01

Bezero bat etxerako zapatilak ikusten, atzo.

Atzo ezkero, produktu berria salgai ipini dute Kooperatiban: etxerako zapatilak eta oinetakoak. Ana Marik Santa Ana kaleko oinetako saltokia itxi zuenetik bezeroek egindako eskakizunari erantzunez erabaki dute zerbitzu hori ere eskaintzea.

Kooperatibaren lehen solairuan ipini dute etxerako oinetakoen mostratxoa eta goiko solairuan, berriz, eskaintza osoa. Atzo, eguaztena, berau ipini eta berehala erakarri dute bezeroen interesa Kooperatibakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.