Debabarreneko osasun sareak “amagandik edoskitzeari etengabeko laguntza ematen dio pazienteei zaintza onenak emateko konpromisoa betetzearren”, eta ildo horretan, besteak beste, edoskitzea protagonista duen argazki lehiaketa abiarazi du, azaroaren 16ra arte.
Asko jota hiru
Bertan parte-hartzea librea da, beti ere, argazkiek amagandiko edoskitzearekin zerikusia duten irudiak erakutsi behar dituzte eta izan behar dute originalak, berriak eta aurretik argitaratu bakoak.
Parte-hartzaile bakoitzak asko jota hiru argazki aurkez ditzake, koloretan zein zuri-beltzean. Eta argazki guztiak ikusgai ipiniko dituzte Mendaroko ospitalean zein Debabarreneko osasun zentroetan eta bestelako gune batzuetan ere bai. Lehiaketako irabazleak errokonozimendua eskuratuko du abenduan, Mendaroko ospitalean.
Honako helbidera bidali behar dira argazkiok: BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus. Informazio edo xehetasun gehiago behar izanez gero, Osakidetzaren web orrian kontsulta daiteke.