36ko gerra Soraluzen

Umeak erbestera bidali behar

Erredakzioa 2019ko urr. 11a, 07:10

Tropa frankistek Bizkaiko lurrak okupatu ahala, herritarrek erabaki mingarriak hartu behar izan zituzten, Santanderreruntz jarraitu, etxera itzuli edo umeak itsasoz atzerrira bidaltzea, esaterako. 

Frantzia, Belgika, Ingalaterra eta Errusiara bidali zituzten ume soraluzetar asko. Habana barkuan joan ziren gehienak. Susana Zarobe zen haietako bat. “Enbarkatu ginan Santurzen nere egunian, eta egon ginan gau guztian Santurzen. Goizaldera urak igo ebanian, barkuak urten eban. 6 de Mayo. 13 urte eta 15ekin etorri nintzan. Familixa guztia, sei ginan eta sei danak separatuta. Ni Vallancen, Mari Tere Marsellan, Luis Belgikan.”

Bere anaia Nestorrek kintoak deitu zituztenean, frontera joan behar izan zuen nazionalekin eta aita kartzelaratu egin zuten. Beraz, ama bakarrik geratu zen. 

Resu eta Benita ere bai

Habanan ziren Resu eta Benita Gallastegi Galarza ere. Amarekin eta beste senide batzuekin batera, barku hartan sartuta Frantziara joan ziren. Errusiarako txartelak zeuzkaten hasieran baina aitaordeak, jaiotzez errusiarra, handik etortzea oso zaila zela esanez konbentzitu zuen ama txartelak alda zitzan. “Embarcamos mi tía Paulina, hermana de mi madre, con sus dos hijas; al igual que mi madre, ella tenía un hijo en el frente. Mi primo tenía diecisiete años y mi hermano dieciocho. Cuando vimos el barco Habana tan blanco y elegante, mi hermana, mi prima y yo creíamos que estábamos soñando; en cambio mi madre y mi tía estaban preocupadas.” (Benita) 

Bost bat hilabeteko egonaldia egin zuten Frantziako errefuxiatu eremu batzuetan, baita hainbat etxetan ere, harik eta Valentziara joan ziren arte, familiaren berri izateko gogoz. “Íbamos al monte a refugiarnos, nos metíamos dentro de los algarrobos viejos que estaban huecos y creíamos que si nos tiraban una bomba, no nos pasaría nada. Pero lo que hacían los aviones italianos era ametrallar a toda persona que veían y si no veían a ninguna, también ametrallaban. Cuando en-contrábamos alguna algarroba o algún limón, en aquel momento éramos las más felices, aunque nos quemara la garganta. Allí aprendí lo que es supervivencia.” (Benita) 

Anaia hilda


Ordurako anarkistekin joandako anaia gaztea Asturiasen hil zuten frontean (bekokian bala batek jota. Ez zuten gorpua berreskuratzerik izan). 1937ko irailean, lehengusua fusilatu egin zuten eta aitaordea, berriz, Bartzelonan zebilen Brigada Internazionalekin. Azken hori zauritua zegoela jakin zu- tenean, Valentziatik Bartzelonara joan zen ama lehenengo eta denak batera gero. Bartzelonan zeudela bonba batek jota hil zen aitaordea, Valentzia inguruan. “Cualquiera puede imaginar la desesperación de mi madre al quedarse viuda con dos hijas y sin dinero”. Jangela bateko zerbitzari lana eman zioten amari. 

Betiko Soraluzera


Tropak bazetozela eta berriz ere Frantziara joan ziren, Bretainiara. Han ere leku batetik bestera ibili behar izan zuten, tifusa harrapatzetik libratu ziren (gaixoen laguntzaile aritu arren) eta bigarren mundu gerra hasi zenean, Irunera etorri ziren 1940ko otsailean. “Cuando veníamos a España, nos pararon en la estación de Burdeos y aquello fue de miedo. La gente no quería venir, decían tantas cosas que teníamos miedo. Salió la gente del tren y se sublevó, hubo tiros y todo. Había gente que se escapaba.” (Benita).

Mugan galdeketak jasan eta gero, Hernanin geratu ziren senide batzuen etxean. Benita Markinara joan zen beste senide batzuekin. Handik berriz ere Plazentziara joan ziren, amari dendatxo bat ipintzeko aukera eskaini zioten-eta. Donostian sartzerik ez zeukaten, ezkutuan ez bazen. “Así vinimos aquí, y aquí nos quedamos escondidas para siempre (Resu)”. 

Benita eta Resu lan eske ibili ziren tailerretan baina ez zieten lanik eman nahi izan. Inork ez zien lagundu herrian. Gerora ahizpa biak labanak egiteko lantegian eta, ondoren, kainoi-fabrikan lanean aritu ziren. 

Artikulu honetan jaso dugun informazioaren iturria 2015ean Soraluze 1936 lan taldeak argitaratu zuen Isiltasuna hausten liburua da.