Gipuzkoa zeharkatuko duten martxak egingo dituzte

Ubane Madera 2019ko urr. 7a, 10:30

Egoitzako hainbat langile joan den eguaztenean Plaza Berrian.

Azken asteotako protesten ondoren, Gipuzkoako udalerriak zeharkatuko dituzten martxak egingo dituztehasiko dira greban diharduten egoitzetako langileak. Hori horrela, datorren astean, urriaren 16an pasatuko dira Debabarrenetik.  

Gaur, astelehena, Donostian manifestazioa egin ondoren martxak abiaraziko dituzte greban diharduten Gipuzkoako egoitzetako langileek. Urriaren 18ra bitartean iraungo dute mobilizazioek, greba amaieraren bezperara arte, alegia. Eta Soraluzeko egoitzako langileek ere parte hartuko dute haietan.

Hori horrela, bihartik hasi eta urriaren 18ra bitartean, honako udalerriak zeharkatuko dituzte martxekin: Beasain-Ordizia; Zumaia-Zarautz, Irun, Eskoriatza-Arrasate, Tolosa-Villabona, Errenteria, Eibar-Elgoibar (urriaren 16), Azkoitia-Azpeitia eta Donostia.

Badira dagoeneko bi aste greban eta mobilizaziotan dihardutela Gipuzkoako egoitzetako langileak ELA sindikatuak deituta. Joan den astean, esaterako, Soraluzen elkarretaratzea egin zuten, eta Bergaran kanpaldia (argazkian). 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.