36ko gerra Soraluzen

Benita eta Resu Gallastegi Galartza

Benita eta Resu Gallastegi.

Datozen lerrook Benita Gallastegi Galartzaren eta Resu Gallastegi Galartzaren bizipenaren kontakizuna jasotzen dute. Tiro, hildako eta metraila artekoak dira gerrako haien lehen bizipenak. Durangokoa ere ondo gogoan du Resuk.

Donostian harrapatu zituen gerrak, hamabost eta hamairu urte zituztela. Hantxe bizi ziren Mirakruz kalean eta liburu denda zuten etxepean. “Estuve tres años que viví en la gloria. Empezó la guerra y ya se cortó aquello.” (Resu)

Donostiatik Soraluzera

Lehenengo tiroak entzun zituzten, Tolosan hildako ama-semeen gorpu zatikatuak ikusi zituzten eta milizianoek egindako fusilamendu bat ere bai. Aita eta anaia frentera joan ziren eta beraien etxera itsasontzietatik jaurtitzen zituzten tiroen metraila iritsi zen. Horiek izan ziren hasierako bizipenak.

Ama eta hiru alabak Donostiatik Soraluzera etorri eta berehala hemendik trenez Bilbora joan ziren. “No recuerdo cuándo llegamos a Bilbao; nuestra familia ocupábamos un vagón entero y solamente quedó un hermano de mi padre en el pueblo y mi abuelo llorando en la estación. Era bastante tarde cuando llegamos y nos dieron un vaso de leche a cada uno. Esa noche nos alojaron en las escuelas de Atxuri.”

(Benita) Han senide batzuen etxean egon ziren hilabete batzuk eta Mercedes ahizpa zaharrenaren ezkontza ere ospatu zuten. “Salíamos a la calle y donde veíamos una cola, allí nos poníamos, sin saber siquiera qué vendían. A veces eran unos caramelos de Santiaguito, otras veces era un poco de mermelada, pues ya empezaba a haber hambre.

Bonbardaketak

Luego empezaron los bombardeos. Cuando sonaba la sirena, nos hacían bajar a un refugio, que no era más que un bajo de la casa de al lado, donde estaba la fábrica de caramelos “La Milagrosa”. Mi hermana Resu y yo decidimos no bajar más, así que cada vez que sonaba la sirena, nos quedábamos en casa; pero un día cayó una bomba en la casa de al lado y nos asustamos de verdad. Aquella tarde nos fuimos a Begoña, a casa de un practicante que era pariente de mi cuñado, allí estuvimos una temporada.”

Resu, urte bukaera aldera, Durangora eraman zuten izeba baten etxera eta bonbardaketa bizi izan zuen. “Oía como en sueños “Resuuuu!”, hasta que con el ruido de los aviones me desperté. Entonces ya me di cuenta de lo que era, salí corriendo al pasillo, me quedé así en un rincón y ya me caía todo”. Zortzi egun gehiago eman zituen han eta egunero ametrallatu eta suzko bonbak bota zizkieten. Gero, Bilbora itzuli zen amarengana.*