Langabezia gora

Ubane Madera 2019ko urr. 5a, 10:01
Zubi Nagusia.

Abuztuan moduan, irailean ere langabeziak gora egin du Soraluzen. Eta azken lau hilabeteotako joera apurtu eta gainditu egin du %12ko tasa. Hain justu ere, Eibar eta Soraluze dira eskualdean langabezia tasarik altuena duten udalerriak.

Orokorrean, langabeziak gora egin du eskualde osoan iralean. Udalerri guztietan handitu da, Eibarren izan ezik, han behera egin du.

Hala ere, Eibar da Debabarreneko langabezia tasarik handiena duen udalerria, eta Soraluze dator ondoren. Bietan langabezia tasa %12 baino altuagoa da. Eta eskualdeko gainerako udalerri guztietan langabezia tasa ez da iristen %9ra.

Datuak

Hona hemen datuak udalerriz udalerri:

  • Deba  186   %6,98
  • Eibar 1.556   %12,21
  • Elgoibar  494  %8,93
  • Mendaro  82  %8,29
  • Mutriku  204 %7,67
  • Soraluze  225  %12,01
  • Debabarrena  2.747  %10,38