Laster baretu zen kontua

Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 09:08
Ertzaintzaren patruilak Zubi Nagusian.

Atzo arratsaldean, astelehena, gizonezko batek iskanbila eragin zuen erdiguneko hainbat lekutan. Aiztoa zuela abisatu zuen herritar batek eta Ertzaintza ere bertaratu zen. Gizonezkoa lokalizatu zuten eta berehala baretu zen. Poliziaren arabera, ez zeraman aiztorik.

16:30-17:00ak aldera herritar batek Udaltzaingoari deitu zion abisu emanez bere onean ez zegoen gizonezko batek aiztoa zeramala.

Hain justu, kalean zebilen 40-50 urteko soraluzetarra, eta lekukoek kontatu dutenez, hainbat herritarri enbarazu egin zien, eta builaka ere ibili zen, eskuetan botila zuela.

Soraluzetik abisatuta, Ertzaintzaren hiru patruila bertaratu ziren eta gizonezkoarekin berba egin eta poliziak esan duenez, berehala baretu zen hura. Jakinarazitakoaren arabera, ez zeraman aiztorik soinean.