Madrilera joateko deia

Erredakzioa 2019ko ira. 30a, 17:44

Hileko azken astelehena izanik, kalerik kale aldarrikatu dituzte pentsio publiko duinak gaur eguerdian, manifestazioa eginez. Bertan, besteak beste, Madrilen egingo duten manifestaziora bertaratzeko informazioa helarazi dute.

 

Urriaren 11n Madrilen "pentsio duin eta publikoen aldeko" manifestazioa egingo dute. Bertan bat egingo dute irailaren 23an Bilbotik Madrilera oinez abiatu ziren pentsioak babesteko martxak eta urriaren 15ean Rotatik abiatuko den bigarrenak.

Eta hain justu, hara joateko dei egin eta bertaratzeko informazioa helarazi diete pentsioen aldeko asteroko protestara batu diren herritarrei gaur eguerdian. 

Goizaldean abiatu

Haren arabera, Eibartik autobusa izango da Madrilera joateko; izena emateko aukera dago irailaren 30era arte, honako telefono zenbakian: 637 12 21 26.

Autobusa 03:00-04:00ak aldera abiatuko da, ze Madrilgo manifestazioa 11:00etan hasiko da. Eta buelta, berriz, 14:30ean Madrildik irtenda egingo dute.