Protestaz betetako astea

Ubane Madera 2019ko ira. 30a, 13:53

Egoitzako langileek goizean egin duten auto-karabana.

Greban diharduten egoitzako langileek protesta-ekimenez betetako astea dute oraingo hau. Gaur, astelehena, auto-karabana egin dute; eguaztenean Soraluzen elkarretaratzea egingo dute eta eguenean eta barikuan, kanpaldia Bergaran.

Joan den astean batik bat Donostian egin zituzten protesta ekitaldi gehienak greban diharduten zaharren egoitzetako Gipuzkoako langileek. Soraluzeko ordezkaritza ere bertaratu zen Zinemaldiak eskaini zien erakusleihoa aprobetxatzera eta aipagarria da Ken Loach aktore ezagunaren babesa ere jaso zutela.

Eguaztenean 19:00etan

Aste honetan, berriz, Deba eskualdean ere egin dituzte hainbat hitzordu. Gaur, esaterako, auto-karabana egin dute eskualdetik eta Soraluze ere zeharkatu dute.

Eguaztenean, berriz, 19:00etan Plaza Berrian egin dute hitzordua, elkarretaratzea egiteko. Eta astea borobiltzeko, besteak beste, eguenean eta barikuan Bergaran egingo den kanpaldian parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.