36ko gerra Soraluzen

Loreak "aitortza, justizia eta erreparazioa" eskatzeko

Egoitz Unamuno 2019ko ira. 29a, 12:22

Lore sorta 'Isiltasuna hausten' eskulturaren oinarrian.

Urtero moduan, aurten ere loreak ezarri dituzte 36ko gerraren biktimak oroitzen dituen eskulturan.

Irailaren 22ro moduan, aurten ere Soraluze 1936 lan taldeko kideek lore sorta jarri dute Isiltasuna hausten izeneko eskulturaren oinarrian. Helburua: "36ko gerrako biktimen oroimenez eta eurendako aitortza, justizia eta erreparamendua eskatzea".

Iturburuko eskultura, Soraluze 1936 lan taldeak jarri zuen 2014an Iturburuko pasealekuan, 36ko gerra sufritu zuten guztien oroimenez eta “ahaztuak eta izan ziren sufrimendu eta ahotsei aitortza” egiteko.