Klimarengatik greba, institutuan

Ubane Madera 2019ko ira. 27a, 11:08
Institutuko sarrera gaur goizean.

Gaur deitutako greba orokorrarekin bat egin dute Soraluzeko Institutuko 3. eta 4. mailako ikasleek, klima larrialdia salatzeko. Hainbat ikaslek inguruko mobilizazioetan parte hartzeko asmoa ere badute.

Bik izan ezik, 3. eta 4. mailako Institutuko ikasle guztiek egin dute gaur greba klima larrialdia salatzeko. 1. eta 2. mailako ikasleek ez dute grebarik egin, berriz, horretarako eskubiderik ez dutelako. 

Ez da lehen aldia institutuko ikasleek bat egiten dutela klima larrialdia salatzeko protestekin.