Bost sormen tailer eskaini ditu aurtengo ikasturterako Soraluzeko Udalak, Herrixak Hezi programaren baitan. Eta horietatik hiru arlotarako izen-ematea itxi dute eta datorren astean hasiko dira haiek lantzen: robotika (urriaren 2an), xakea (urriaren 7an) eta zirkua (urriaren 1ean).
Robotika tailerrak erakarri ditu ume-gazte gehien: bederatzi. Xakean jarduteko, berriz, izena eman dute zazpi neska-mutikok eta zirkurako bostek. Hori horrela, zirkuan abendura arteko proba egingo dute, tartean ate irekien saioa ere eginez, jende gehiago erakarri nahian.
Bestalde, bertsolaritzarako izen-ematea luzatu egin dute, beraz, datozen egunotan ere egin daiteke hori udaletxeko harrera bulegoan.