Mobilizaziotan buru-belarri

Ubane Madera 2019ko ira. 24a, 12:27

Joan den astean greba hasi ondoren, mobilizazioetan buru-belarri dabiltza Mesedeetako egoitzako langileak. Gaur Bergara inguruan ibili dira, auto-karabanan eta elkarretaratzean; joan den barikuan, berriz, Plaza Berrian egin zuten elkarretaratzea. Bideoa: ELA.

ELA sindikatuko ordezkariek helarazitako datuen arabera, Mesedeetako egoitzako zuzendaritzako langileek izan ezik, gainerako ia guztiek bat egin dute grebarekin, nahiz eta guztiek ezin duten lanuzterik egin, zerbitzu minimoak bete behar dituztelako.

Kontuan kontu, greban dira, eta baita mobilizazioetan ere. Barikuan Plaza Berrian elkarretaratzea egin zuten, eta gaur Debagoienetik zehar egindako auto-karabanan eta Bergarako elkarretaratzean parte hartu dute. Bihartik aurrera, berriz, Zinemaldiak eskaintzen duen eskaparatea aprobetxatuko dute euren protestarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.