Etxeko ke-erauzgailuak su hartu zuen

Ubane Madera 2019ko ira. 24a, 09:45
Estaziño kalea.

Atzo iluntzean, astelehena, suhiltzaileak izan ziren Estaziño kalean. Bizilagun batek abisatu zien, etxeko ke-erauzgailuak su hartu zuelako. Suhiltzaileen kamioi bat bertaratu zen, ordurako sua emendatuta zegoen, baina ondo itzalita zegoela ziurtatzera etorri ziren profesionalak. 

20:24an jaso zuten bizilagun baten abisua suhiltzaileek, etxeko ke-erauzgailua erretzen zegoelako. Suhiltzaileak etorri aurretik emendatu zuten sua, eta haiek egin zutena izan zen ziurtatu sua ondo emendatuta zegoela eta ez zela berriro ere piztuko.

Zorionez, ez zen ez kalte fisikorik gertatu eta kalte materialak ere txikiak izan zirela kontatu dute suhiltzaileek.