Protestak areagotzen

Ubane Madera 2019ko ira. 23a, 12:45

Pentsioen aldeko elkarretaratzea, irailaren 23an.

Gaur, astelehena, Bilbotik Madrilera abiatu den pentsiodunen oinezkoen martxari zeharka begira egin dute pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzea Plaza Berrian. 60 lagun pasak babestu du eta gogora ekarri dute datorren astelehenean bi manifestazio daudela deituta.

Datorren astelehena hilabeteko azkena da, eta ohi dutenez, manifestazioa egingo dute Soraluzen pentsioen alde. 

Eibarren ere bai

Horrez aparte, urriaren 1ean, martitzena, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da, eta haren bueltan beste manifestazio bat egingo dute, Eibarren, 12:00etan abiatuta. Bertara joateko gonbita ere egin dute gaurko elkarretaratzean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.