Ramon Mujika:
"Esan juen azkenengo geratu ziranak han, hamazortzi gudari, Irunguak zirala. Harek resistidu juen azkenengo momentura arte. Eta hantxe afusilatuko jittuen harek (…) Geratu genduazen Plaentxian egun bixan edo, inor be ez zeuan, ez alde batetik eta ez bestetik.
Gitarria joten jeuazen goizian naparrak han zerian, deposituan aurrian, San Martzialetik gora juanda. (Milizianoek) atakatu juen haura. Bat itto zuan deposituan, napar bat, eta beste danak beherutz. Eta zelan hanka egin eben, bat jarri zan labadero gainian ametralladora batekin eta botatzen beran laguneri. Hori ordenia emon otsan Perez-Salasek. Geratu ziranak bizirikan eruan zittuen kamioi baten Naparruara. Harek afusilatu egingo zittuen seguruena".
Isabel Artolazabal:
"Sabina Oregi, entzunda daukat, euki zebela etxian, que no le dejaban salir. [...] Batzokixan zeuan erretrato bat kartzelan egon ziran guztiekin, berenak, e! Zirkulua zanian. Eta han erdixan zeuan Sabina Oregi".
Susana Zarobe:
"Euazen Ilordon. Onegixak ziran plazentziatarrak. Eurak beitzen zela bajatzen ziran kanposantutik behera reketiak. Eibartarrak “fuego!”, plazentziatarrak, “Ez. Geure etxiak dare. Nun bizi bihar gara gu bihar edo etzi? Plazentziatarrak ezetz, Eibartarrak baietz. Egin baeben gerrako gauzia, masakria".
Justino Gabilondo:
“Maltzagan egon nitzan. Maltzagako estaziñuan hor zeren plazentziatarrak mordo bat, zaharrak be bai. Bazaozen kozinan egitten zebenak eta. Zubixa be itxi zeben. Lana egitten ginuan, zakuak ipini, parapetuak eta. Gabaz taberna ondoko bidetxiurrian, Irurera doian bidetxiurrian, hantxe egitten genduan guardixia. Bestekaldia dana hartuta zauan. Elgoibarko partia be itxitta zauan. Eibar partia libre. Elektrikaraino libre eukitzen ginuan. Egunez ura ekarri bihar zala eta horrek trenbidian ibiltzen diran karretila horrekin eta, bizkor xamar ibiltzen ginan. Eta Arrate aldetikan tiratu egitten oskuen. Eta hantxe pasatzen genduan eguna”.
Hilario Iturbe:
“Ebakuatu baino lehenago juaten ginan Intxortara, trintxerak egittera, hamazazpi urtekin. Oinezian juan ginan Durangoraino, eta bonbardeopian. Jesus! Haura zan ona”
Inazio Ernabide:
“Guk geure erropak bakarrik. Guk ez genduan euki erroparik. Gero emoten zittuen holako kapa modukuak gainian ipintzeko eta bota batzuk, ura be pasatzen jakuenak. Jana be eskas gure aldetik. Ez zan egon, organizaziñorik ez zeuan".
Artikulu honetan jaso dugun informazioaren iturria 2015ean Soraluze 1936 lan taldeak argitaratu zuen Isiltasuna hausten liburua da.