Silvio eta Rodriguez elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan

Egoitz Unamuno 2019ko ira. 19a, 10:09

Ekaitz Uzin eta Mikel Hernandez soraluzetarrak elkarrizketatu zituzten atzo Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan. Bertan, hizpide izan zuten Silvio eta Rodriguez edo Añubeko Trobak izenarekin osatzen duten musika taldea.  

Urtebete da lehenengo kontzertua eskaini zutela Gasteizko Zaramagan, Añubeko Trobak izenpean, gerora Silvio eta Rodriguez izena jarri zioten taldeari. Harrezkero hogeitamar kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Silvio Rodriguezen kantuez gain, Hego Amerikako beste hainbat kantarirenak (Violeta Parra, Cahvela Vargas...) eta euskal kantari ezagun batzuenak (Xabier Lete, Mikel Laboa...) ere jotzen dituzte.  

Elkarrizketaren amaieran, datozen egunetan eskainiko dituzten kontzertuen berri ere eman zuten. Eguenean Zaramagako Jaione tabernan joko dute, urriaren 12an Soraluzen eta urriaren 18an Laudion, Arrastiak Faktorian

Elkarrizketa osoa entzungai dago albiste honetako audioan, 04:00 minututik 10:10 minutura. Jatorrizko audioa berriz, EITBren Nahieran.eus webgunean dago.