Greban berriro ere

Ubane Madera 2019ko ira. 19a, 09:43

Egoitzakoek uztailean egin zuten elkarretaratzea.

Gaurtik eta urriaren 18ra arte greban hasi dira Mesedeetako egoitzako langile gehienak, ELA sindikatuaren deiarekin bat eginez. Horrekin batera, mobilizazioak iragarri dituzte, eskualdean, lurraldean zein udalerrian egingo dituztenak. Hala, bihar barikua, 19:00etan Plaza Berrian elkarretaratzea egingo dute. 

Gaur greba hasteaz mobilizazioak ere hasiko dituzte Gipuzkoako egoitzetako langileek. Egunero egingo dute halako bat, Donostian ez bada, Debarroan ala udalerrian, eta Soraluzekoek ere bat egingo dute haiekin, ordezkaritzaren bat bidalita. 

Hain justu, gaur Donostian elkartuko dira protesta egiteko lurraldeko langileak. Eta bihar, barikua, Soraluzeko egoitzako langileak 19:00etan elkartuko dira Plaza Berrian elkarretaratzea egiteko.  

Mobilizazioak

Hortik aurrera, besteak beste, honako mobilizazioak egingo dituzte datorren astean:

  • Astelehenean kotxe karabana Bergaratik hasita
  • Martitzenean elkarretaratzea Bergaran, 12:00etan
  • Eguaztenean zinemaldi alternatiboa Donostian eta ondoren “manifa erraldoia”
  • Eguenean eta barikuan zinemaldi alternatiboa Donostian
  • Gainerako egunetan egingo dute "sozializazioa zentro bakoitzean"

Luzatzen dabil Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen protestaldia. Gaur abiarazi duten grebarekin, beste halako 30 egun egingo dituzte Gipuzkoako egoitzetako langileek. 88 egun eginda dituzte dagoeneko greban, beraz, 118 greba egun batuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.