Soraluzeko artisautza plazara

Ubane Madera 2019ko ira. 19a, 12:00
Nuria Muro ekaineko Euskal Jaian ipinitako saltokian.

Domekan, udalerriko sei artisauk plazara aterako dituzte eurek egindako lanak, Eskulangintza Azokara. 11:00-14:30era izango dira. Bitxiak, jantziak, osagarriak eta gaztak eskainiko dituzte. Ikasturte berriko lehen eskulangintza azoka da berau.

Kamisetak, poltsoak eta poltsak, barruko arropak, lepokoak, belarritakoak, eskumuturrekoak...oro har, denetariko osagarriak eta pitxikeriak erosteko aukera izango da domekan Plaza Zaharrean. Baita gaztak ere, eskuz egindakoak izanda, haiek ere txertatu dituzte-eta domekako Eskulangintza Azokan.

Artisauak

Hain justu, honako sei artisauk jarriko dituzte produktuak: Aupa Gu (Lorea de Castro), Kilikilima (Idoia Cacho eta Isabel Orozko), Orratz (Cristina Albisua), SN sorkuntzak (Saadia Nasir), Egotzako gaztak (Nagore Martin) eta Oparitxoak (Nuria Muro).

2019-2020 ikasturteko lehen azoka da domekakoa. Hurrengo eskulangitza salmenta egingo dute Gaztañerren, eta Gabonak dira ondorengo hitzordua. Azkena, berriz, ekainean, Euskal Jai egunean ipintzen dute.