UEUren udazkeneko eskaintza oparoa

Ubane Madera 2019ko ira. 18a, 07:53

Ikasleak UEUren ikastaro batean.

19 ikastaro gertu ditu Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarren, Gasteizen zein Iruñean lantzeko udazkenean. Eta, ohi denez, Soraluzeko Udalak matrikula-prezioaren %50 ordainduko die izena ematen duten herritarrei. Hori bai, dagoeneko ikastaroetako batzuetan ez dago lekurik.

Udako Euskal Unibertsitateak On Line ikasteko zortzi ikastaro eskaintzen ditu bertan den udazkenerako. Batzuk irailaren 25ean hasiko dira, beste batzuk urrian eta izango da azaroan hasiko denik ere.

Erregeletak, Gau Beltza...

Hainbat adibide ematearren, erregeleten erabilera, adin txikikoak eta Internet, euskara ez sexista zein Moodle-ko galde sortak landuko dituzte ikastaro horietan.  

Horiekin batera, Eibarko, Gasteizko zein Iruñeako ikasgeletan lantzeko beste 11 ikastaro ere aukera daitezke UEUn. Adibidez, Gau Beltza, adimen emozionala, gerontozinea eta on-line edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak, aztertuko dituzte, Eibarren. Ikasgeletako ikastaroak ere hastear dira.

Laguntzak

Bada, UEUtik gogora ekarri dute Soraluzeko Udalak diruz laguntzen dituela bertan izena ematen duten herritarrak. Hain justu, ikastaroetako matrikulazioaren erdia ordaintzen die Soraluzen erroldatuta dauden langabeei eta ikasleei.

Ikastaroen gaineko informazio osoa www.ueu.eus atarian eskura daiteke.