Buruhandi berriak

Ubane Madera 2019ko ira. 17a, 14:02

Buruhandi berriak Mesedeetako jaietan. Argazkia: Fernan Oregi.

Lau buruhandi berri eskuratu ditu Soraluzeko Udalak: pirata, behia, pailazoa eta sorgina. Zaharren egoera kaskarra zen, eta horregatik ekarri dituzte berriak. Txurrukeneko jaietan estreinatu zituzten, eta orain artekoak baino arinagoak dira.

Aragonesa de Fiestas Erraldoi eta Buruhandien fabrikari erosi dizkio Soraluzeko Udalak herrirako buruhandi berriak. Lehengoak moduan, harri-kartoiz egindakoak dira; hori bai, lehengoak baino txikiagoak dira eta ondorioz arinagoak.

Uda aurretik ekarri zituzten herrira baina pasa berri den asteburura arte estreinatu barik zeuden. “jaietan Iruñeako buruhandi eta erraldoiak etorri ziren, eta bertakoak ez genituen erabilik, horregatik ez dira lehenago estreinatu”, esplikatu dute.   

1.355,20 euro kostatu dute buruhandiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.