Zapatuan ‘Patria’ telesailaren lehen irudiak erakutsiko dituzte

Ubane Madera 2019ko ira. 17a, 09:26
'Patria' filmaren iragarkia, Donostian.

Irailaren 21ean, zapatua, Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dituzte Soraluzen, Elgoibarren eta Donostian grabatutako Patria telesailaren lehen irudiak estreinakoz. Pelikula bera, baina, 2020an estreinatuko dute pantaila txikian.

Telasailaren lehen irudien erakustaldia egingo dute Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan. Aurkezpen esklusiboa egingo dute Zinemaldirako, nahiz eta HBOk 2020an pantailaratuko duen telesaila, telebista plataforma baliatuta. Ordubeteko zortzi kapitulu izango ditu telesailak. 

Zapatuko aurkezpenean, Donostian izango dira Elena Irureta eta Ane Gabarain protagonistak eta baita gainerako aktore nagusiak ere: Jose Ramon Soroiz, Mikel Laskurain, Jon Olivares, Iñigo Aranbarri, Eneko Sagardoi eta Loreto Maulegon; eta haiekin batera izango dira ere Alea Mediako ordezkariak, tartean Aitor Gabilondo gidoilaria eta produktore nagusia bera. 

Iazko martxotik uztailera bitartean gauzatu zituzten Patria telesailerako grabazioak Soraluzen. Bertan grabatu zituzten eszenarik gehienak, nahiz eta bakan batzuk ere grabatu Elgoibarren, Donostian eta Madrilen.