“Badirudi norbaiti kalte egiten diola”

Ubane Madera 2019ko ira. 16a, 08:30

Seinalea botata irailean.

Bota egin dute, atzera ere, motordun ibilgailuek mendi-gainean ibiltzea galarazita dutela dioen seinalea. Ramon Gallastegik, Ingurumen eta Landa Garapeneko zinegotziak, argazkian ikus daitekeen bezala aurkitu zuen asteburuan. Kurutzebakar inguruan ipinita zegoena da. Soraluzeko Udalak berriro ere ipiniko du. 

Bigarrengo aldiz bota dute Kurutzebakar inguruan motorren ibilera galarazita dagoela ohartarazten duen seinalea. Asteburuan aurkitu dute horrela. “Badirudi norbaiti kalte egiten diola…”, dio Iker Aldazabal alkateak, eta jakinarazi du “aurrekoan bezala, kartela berriz ere ipiniko” dutela.

Bakarrik baimendutakoak

Hain justu, Soraluzeko Udalak iaz ipini zituen halako seinale bi: Kurutzebakarren bata eta Gizaburuagako Dolmenaren beheko aldean bestea. Izan ere, eta Udaletik gogora ekartzen duten moduan, “mendigainean galarazita dago motordun ibilgailuekin ibiltzea( baimenduak ezik noski) bertan sortzen dituzten kalteak medio”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.